Zer da Dbus istorioak?

Dbusez bidaiatzea A eta B puntuen artean mugitzea baino askoz ere gehiago da. Lagunarekin, bilobarekin... ibilbidea elkarbanatzea da, egun zure bizitzaren parte den garai bateko ezezagun horrekin begiradak gurutzatzea; lan-elkarrizketa, kontzertu, topaketa edota agur batera bidaia, betiko tokira... edota toki berri batera.

Autobusez bidaiatzea donostiarren bizitzaren parte da orain dela 131 urtetatik, eta ez daukagu dudarik bertan hainbat gauza gertatu zaizkizula. Ezagutu egin nahi ditugu. Baliteke haurtzaroko oroitzapen bat, ezusteko edota aurkikuntza bat izatea, edota kontatu nahi diguzun anekdota bat, akaso. Gutako bakoitzak, bidaiari edota gidari garen aldetik, egunero autobus batetara igo orduko istorio bateko protagonistak bilakatzen gara: gure istorioa.