Ainara. 41 Urte. Kultur ekintzailea

Poltsak konfundituta

Beti 4ko eserlekuetan esertzen naiz, gidariaren aldera begira; mania hori daukat. Eserleku horiek gustuko ditut, trasteak uzteko lekua dagoelako eta jendearekin interakzioan egon zaitezkeelako. Euria zen eta eserita geuden guztiok aterkinak eta poltsak lurrean utzita genituen. 

Autobusetik irtetean, nire aurrean eserita zihoan neskak nire erosketa poltsa hartu zuen eta nik harena, biok konfundituta. Erosketak denda berean egin genituen, hori kasualidadea. Ez genekien nola aurkitu elkar, eta biek ideia bera eduki genuen: Hurrengo astean biak autobusean gora eta behera ibili ginen, poltsarekin, berriro topo egin arte. 

Jakin nuen berak ere gustuko zuela eserleku horietan bidaiatzea, baina autobusaren atzealdera begira eserita. Bakoitza bere maniekin, baina denak ez gara hain desberdin!

Istorioa elkarbanatu