Leticia. 65 Urte. Erretiratua

Paseoak Kontxatik

Ia asteburu guztietan bisitatzen dut Antiguan dudan familia. Hau da nire ohiko egunerokoa: esnatu, kafea hartu, jantzi, egunkaria erosi estankuan, eta autobus geltokira hurbildu. 

Antiguarako bidean, autobusean egunkaria irakurtzea da nire unerik gogokoenetako bat. Sekulako plazera da niretzat Kontxa gurutzatzea autobusean, irakurtzen, eguraldi ona izan zein ez. Eta zer diozu udako hondartza egunez? 

Bidaiaz gozatu eta gainera eguna hondartzan igaro, zer gehiago eskatu daiteke?

Istorioa elkarbanatu