Ane. 20 Urte. Ikaslea

Piper egiteak merezi izan zuen

Astearte euritsua zen eta 8etan klasea nuen. Presa nuen, baina denbora nahikoa 17a hartuz gero. Bost minutu falta ziren autobusa etortzeko. Autobusa zetorren eta ahots lodi batek nora nindoan galdetu zidan. Goizeko zortziak hamar gutxiago ziren eta hotz erantzun nion.

- Klasera.

- Zurekin joan naiteke? Ez daukat presarik, euria da eta interesgarria iruditzen zait zure aurikularretatik ateratzen den reggaea.

- Bai horixe.

Mikel deitzen zela esan zidan. Hiru geltoki igaro ziren berak hitzik esan gabe eta, jakina, nik ere ez. Nire geltokira hurbiltzen ari ginen; unibertsitatera joatea, dagoeneko, ez zitzaidan horren interesgarria iruditzen. “Pentsatu azkar, pentsatu”. Folio bat atera nuen eta hau idatzi nuen: “asteartea eta osteguna: ordu berean eta autobus berean”. Osteguna heldu zen, presa txikiagoa, reggae gehiago eta eguzki galda.

- Hartuko dugu 33a Miramarreraino?

- Musika saioa Kontxa parean goizeko 8:30ean? Niretzat.

Eta gaur arte!

Istorioa elkarbanatu