Jone. 28 Urte. Ikaslea

Espaziontzia

Txikitan Donostira bixitan etortzen ginenean, zentrotik Grosera joateko autobusa hartzen genuela gogoratzen dut. Autobusean sartzen nintzen bakoitzean espaziontzi batean sartzen nintzela uste nuen. Argiak, koloreak, materialak... niretzako hori guztia berria zen, egunero ikusten ez nituen gauzak ziren. Parkean jolasteak edo txutxu trenean ibiltzeak baino ilusio handiagoa egiten zidan!

Istorioa elkarbanatu