Jose Angel . 49 Urte. Dibertsitate funtzional intelektuala duten pertsonen zuzeneko artatzailea

Nola aldatu garen

130 urte. Laster 50 urte beteko ditudala eta, atzera begira jartzen naiz, eta gogorapen eta sentimenduak etortzen zaizkit gure garraio publiko maitatuaren inguruan; ez dakit oroipenak edo irudipenak diren, baina, edozer gauza izanda ere, halako nostalgia bat baino ezin dut sentitu igarotako denboragatik, batek baino gehiagok esango lukeen moduan. 

Autobusetan hazi gara; hasieran, korrika kobratzailearen lekuan esertzeko, printze bat zaldi gainean bezala; gero, OHO egin genuen, egunero atzeko aldean bidaiatuta, atzeko barra hari helduta, bizitzari begira kristaletatik, edo atzeko atearen zuloan eserita; zenbat maite genuen leku hura! Eta orain, egungo autobusak ikusten ditudanean, zera pentsatzen dut: zenbat aldatu garen! Eta zein bidaia ederra bizitzarena!

Istorioa elkarbanatu