Maria Teresa. 66 Urte. Erretiratua

Zure aurpegia ezaguna egiten zait

Donostiako autobus zerbitzuaren erabiltzailea naiz duela gutxitik, baina erabiltzen hasi naizenetik oso pozik nago. Egunero 2 autobus aldaketa egin behar ditut, baina ezin pozikago egon. Gidariak oso adeitsuak dira, eta bidaiez asko gozatzen dut. 

Denbora labur honetan konturatu naiz zer bitxia den jendearen ohiturak ezagutzea. Egunero, beti ordu berean, linea berberak hartzen dituzunez, ondo begiratzen baduzu konturatuko zara egunero bidai lagun berberak dituzula. Batzuk aldatu egiten dira, baina gehienak azkenean ezagunak egingo zaizkizue, eta agurtu ere argurtuko dituzu. Haiekin elkarrizketa edukitzeko moduan egongo zara eta beste egunetan jarraitu.

Istorioa elkarbanatu