Iker. 42 Urte. Funtzionarioa

Irakurtzeko uneak

Maitasun handiz gogoratzen ditut Benta Berrin EHUn ikasten ari nintzeneko urteak, egunero autobusa hartzen bainuen hara iristeko. 

Grosen bizi nintzen eta etxetik unibertsitatera 15 bat minutu nituen autobusean. Eguneko unerik gogokoenetako bat zen. Egunean zehar, minutu horiek baino ez nituen plazerez irakurtzeko, errealitatetik ihes egiteko eta gozatzeko unea zen niretzat. 

15 minutu joateko eta beste 15 bueltatzeko. Gehien irakurri dudan eta irakurketaz gehien gozatu dudan garaia nire bizitzan.

Istorioa elkarbanatu