Natalia eta Elena. 44 eta 45 Urte. Dbus-eko gidariak

Gidatzaile aitzindariak.

Donostian autobusak gidatu dituzten lehenengotariko emakumeak gara. Orain zorionez, ohikoa da, baina lehen urteak oso zailak izan ziren.

Behin egoitzan gizon edadetu bat jaso nuen, emakume batek gidatzen zuela ikusita marmarti eseri zen atzekaldean. Hurrengo egunean, kasualitatea, berriro leku berdinean jaso nuen gizon berbera. Autobusera igo eta barkamena eskatu zidan, aurreko eguneko hitzengatik, eta eskerrak eman zizkidan ondo gidatzeagatik.

Gizon edadetu bat ere gogoratzen dugu, gutako norbait geltokira irisen ikusten zuen bakoitzean aitarena 3 aldiz egiten zuena!

Gaur egun hau pentsaezina da.

 

Istorioa elkarbanatu