Lege Oharra

Dbusek antolatu duen “Pertsonak daramatzaten pertsonak" kanpainaren barruan erabiltzaileen istorioen lehiaketa bat egingo da. 

Sustapen lehiaketa hau  www.historiasdbus.eus / www.dbusistorioak.eus mikrositean garatuko da. 

Promozioaren gaineko informazioa eta zabalkundea hainbat komunikabideren bitartez egingo da, esaterako Konpainiaren web orri (www.dbus.eus), autobusetako pantaila, Facebook, Twitter, email bidezko komunikazio eta promozio honen Enbaxadoreek egindako hainbat ekintzaren bitartez.

ZERBITZU EMAILEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Donostiako Tranbia Konpainia SA

Domeinua: www.dbus.eus 

IFZ: A20003737

Helbidea: Fernando Sasiain kalea, 7. 20015-Donostia

Telefonoa: +34 943 000 222  

Posta elektronikoa lehiaketaren ondorioetarako: marketing@dbus.eus / comunicacion@dbus.eus 

LEHIAKETAREN OINARRIAK: 

1. - ANTOLATZAILEA: DBUS

2.- GAIA: 

Asmoa da Dbuseko autobusetan, autobus gidariekin, gertatutako istorio, bizipen eta pasadizo gogoangarriak edo Donostiako autobus garraio zerbitzuarekin zerikusia duten bestelako bizipenak partekatzea. 

3.- ISTORIOEN EZAUGARRIAK: 

Erabilitako tonua positiboa izan beharko da, eta istorioak norberaren edo beste baten bizipenei buruzkoa izan beharko dira, eta beti aipatzen den pertsonaren baimena eduki beharko da. 

Istorioetan ez da izen propiorik aipatuko, ez abizenik eta pertsona zehatzak identifikatzeko balio dezaketen beste datu batzuk ere. Baztertuko dira, baita ere, irainak edo hitz txarrak dituzten istoriak eta kanpainaren gaiari buruzkoak ez diren istorioak.  

4.- PARTE HARTZAILEAK: 

Edozein euskarriren bitartez internetera sartu daitezkeen pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. 

5.- ISTORIO KOPURUA:

Sustapen honetarako ez da istorio kopuru maximorik ezarri parte hartzaileko. 

6.- LEHIAKETAREN FUNTZIONAMENDUA

Erabiltzaileek beren istorioa  www.historiasdbus.eus gunera igoko dute, gaztelaniaz parte hartu nahi izanez gero, eta www.dbusistorioak.eus gunera, euskaraz parte hartu nahi izanez gero. Beren datu pertsonalak sartu beharko dituzte, eta istorioa plataforman bertan idatzi. 

Behin istorioa sartuta, moderazio prozesu batetik igaroko da eta istorioak balio duen ala ez ebaluatuko da, lehiaketa honetarako ezarritako arauen arabera. Behin  balidatuta, microsite-an argitaratuko da.

7.- LUZERA: 

Istorioek gutxienez 700 karaktere edukiko dituzte, eta saiatuko da akats ortografikoak eta gramatikalak ez egiten.

8.- ISTORIOAK ERREGISTRATZEKO EPEA:  

Istorioak onartzeko epea 2017ko ekainaren 15etik 2017ko abuztuaren 31ra bitartekoa izango da.

9.- SARIAK:

Sustapen hau bukatu eta gero, bost istoriorik berezienak edo gogoangarrienak aukeratuko dira erregistratutako istorio guztien artetik. Irabazleek Dbusen nahi beste eta doan bidaiatzeko baimen txartel bat eskuratuko dute, 3 hilabeterako. 

Istorio irabazleak Dbusek etorkizunean egingo dituen kanpainetan erabili ahal izango dira. Autobusetako monitoreetan erakutsiko dira, eta Dbusek presentzia dueneko sare sozialen bitartez hedatuko dira, bai eta Donostiako Udalaren plataformetan ere, hala erabakitzen badute. 

Parte hartzaile bakoitzak sari bat baino ezingo du eskuratu.

10.- EPAIMAHAIA: 

Epaimahaia Donostia/San Sebastiango Udaleko langileek eta Dbuseko langileek osatuko dute. Ezin izango da Epaimahaiaren emandako epaiaren aurka egin, eta, berak hala joko balu, sariak eman gabe gelditu daitezke. 

Bost istorio irabazleak ezagutarazteko azken eguna 2017ko uztailaren 28a izango da.

Dbuseko web orrian ez ezik, Twitterren profilean eta Dbusek facebooken duen orrian ere argitaratuko da epaimahaiaren epaia.

11.- SARIAK ENTREGATZEA:

Sariak eskura entregatuko zaizkie irabazleei edo beren ordezkariei, Dbuseko Kotxetegietan. Saria ordezkariak jaso behar badu, aldez aurretik jakinaraziko zaio Dbusi.  

12.- LANEN JABEGOA ETA ERREPRODUKZIORAKO ESKUBIDEAK:

Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du lehiatzaileak bere lanen egilea dela ziurtatzen duela eta Antolatzaileei baimena ematen diela bere lanak DBUS Donostiako Tranbia Konpainiaren hedapenerako eta sustapenerako edozein bidean erreproduzitzeko, kargurik gabe, beti egilearen izena adierazita. 

Egilearen ardura izango da eskubiderik ez egotea. Antolaketak ez du inolako erantzukizunik izango lehiaketan parte hartu duten egileek Copyrigtha gaizki erabiltzen badute.  

Istorioak Dbusen eta Donostiako Udalaren jabetzakoak izatera pasatuko dira, eta promozio edo zabalkunde kanpainetan erreproduzitu ahal izango dira irabazi asmorik gabe, beti ere egilearen izena aipatuta. 

Parte hartzaile guztiek hitz ematen dute ez dutela indarrean dagoen legeria edo hirugarrenen eskubideak urratzen duten edukirik argitaratuko (argazkiak, bideoak, abestiak edo konposizio musikalak) ez eta ekintzarik egin ere. Hemen adierazitakoa hausten duen edozein edukik ezin izango du “Pertsonak daramatzaten pertsonak" lehiaketan parte hartu, eta horretaz aparte egokitu ahal zaion beste edozein lege ekintza aplikatu ahal izango zaio.

13.- OHARRAK: 

Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du parte hartzaileak oinarri hauek onartzen dituela eta epaimahaiak hartutako erabakiekin ados dagoela, apelaezinak izango baitira.

Antolaketaren esku egongo da erregelamendu honetan jasota ez dauden intzidentzien ebazpena.

Parte hartzaileen datuak indarreko legeriaren arabera tratatuko dira, eta beste lehiaketa eta jarduera batzuen gaineko informazioa jakinarazteko erabili ahal izango du Dbusek.